Julen Gabirondo izan da azkarrena

Leyre Carrasco 2025eko ekainaren 15a

Gipuzkoako Azkartasunezko Sega Txapelketa izan da gaur jokoan Zizurkilen, eta urnietarrak eraman du txapela bost minutu eta hamalau segundoko denborarekin.

Gipuzkoako Askartasunezko Sega Txapelketak badu aurtengo irabazlea. Hori izan da, hain zuzen, Julen Gabirondo, bost minutu eta hamalau segundoko denborarekin irabazita. Gabirondoren ondoren Oier Urkola anoetarra sailkatu da, bost minutu eta 57 segundoko denborarekin. Hirugarrena, berriz, Mikel Lizartza tolosarra izan da, sei minutu eta 23 segundoko denborarekin. Atzetik izan dira Jon Otegi (06:35) eta Jon Larrañaga (11:15) segalariak. Sari banaketan, gainera, Andoni Goikoetxea segalaria eta preso politikoa gogoan izan dute eta oroigarria egin diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!