Mendigain eskolak antolatuko du 2026ko Eskola Txikien Festa

Ataria 2025ko eka. 9a, 12:56

Atzo, Ezkio-Itsasoko festan zizurkildarrek lekukoa hartu zuten unea. LIDE EGIZALA / GOIERRIKO HITZA

Zizurkilgo Herriguneko eskola txikiko irakasle, ikasle eta gurasoek lekukoa hartu zuten atzo Ezkio-Itsason egindako festan. Azkenekoz, 1998an antolatu zuten festa Zizurkilen, duela 27 urte.

Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ospatu zuten atzo Ezkio-Itsason. Eguerdian egindako ekitaldian datorren urteko festa antolatzeko lekukoa hartu zuen Zizurkilgo Herriguneko Mendigain eskolak. Irakasle, ikasle eta gurasoak igo ziren oholtza gainera eta festaren ikur den irudia hartu zuten eskuartean. 

Mendigain eskolako ordezkariek aitortu dute erronka handia dutela aurretik. «27 urte joan dira Zizurkilen eskola txikien azkeneko festa egin zenetik, 1998a zen. Urte horietan guztietan dozenaka eta dozenaka haur, guraso eta irakasle igaro dira iaz arte San Millan izena zuen eskolatik. Urteotan guztiotan Zizurkilgo Herriguneraren bihotza izan da eskola txikia», esan zuten Urkamendi guraso elkarteko kideek.

Datorren urteko festari begira jarri dira dagoeneko zizurkildarrak. «Aldatuko da metodologia, aldatuko dira eskolen eraikinak eta izenak, baina, bizirik bagara, oinarriek hor jarraituko dute: euskaratik eta euskaraz, tokian txertatuta, adin aniztasunari leku eginez. Saiatuko gara 2026ko festa ere oinarri horien gainean egiten», esan dute eskolako ordezkariek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!