Zabalik da izen-ematea Oporretan Euskaraz udaleku irekietan

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Ekainaren 2ra arte eman daiteke izena. Udaleku irekiak ekainaren 23tik uztailaren 18ra izango dira, 4 eta 12 urte arteko umeentzat.

Zizurkilgo Udalak antolatutako Oporretan Euskaraz udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da, ekainaren 2ra arte.

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute (2013 eta 2021 urteen artean jaiotakoek).

Ume bakoitzeko 100 euro ordaindu beharko dira eta bigarren umeagatik, berriz, 80 euro. Izen emateak presentzialki edo online egin daitezke. Aurrez aurre, udal bulegoetan, edo bestela online, udalaren egoitza elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!