Lau Urbietar elkarren aurka, pasakako finalean

Ataria 2025eko maiatzaren 23a

Bi pilotari jokoan Zizurkilgo Zimiterioan, Gipuzkoako Pasaka Txapelketa aurkeztu zen egunean.

Bihar bukatuko da Gipuzkoako Pasaka Txapelketa - Zizurkilgo Zimiterio Saria, Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatutako txapelketa, maila handiko finalarekin.

Urbietarren arteko lehia izango da: Urbieta II (Behar Zana)-Urbieta III (Txost) eta Urbieta IV (Txost)-Urbieta I (Behar Zana) bikoteek neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan hasiko da final erakargarria, Zizurkilgo Zimiterioan.

Zizurkilen ospatzen ari diren Maiatza Saltsan-en ekitaldien parte izango da aurten Gipuzkoako Pasaka Txapelketako finala, eta GEPFk bere mendeurrenean euskal pilotaren espezialitate guztiak ezagutarazteko eta bultzatzeko helburuarekin bat egingo du, era berean. Udalak zein pilota federazioak Zizurkilera joateko gonbita egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!