Ugare auzoaren iragana eta oraina iruditan

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 18a

Maiatza Saltsan egitarauaren barruan, Ugare auzoaren bilakaera jasotzen duen argazki erakusketa eta Loatzo musika eskolakoko eta Bukalai dantza taldeko ikasleen emanaldia izan dira ikusgai eguerdian.

Hernandorena kultur elkarteak auzoari buruzko ikuspegi historiko lantzeko enkargua jaso zuen egitasmoko kultura batzordetik eta lanketa egin du azkeneko hilabeteotan. Ikerketa 20 orrialdeko aldizkari batean bildu dute eta horrekin batera, batzordeak Maiatza Saltsan egitaraua prestatu du, Ugare eraldatu zeneko istorioa... lemapean.

Gaur, esaterako, Ugare auzoaren iragana eta oraina jasotzen duen argazki erakusketa izan da ikusgai. Erakusketarekin batera, hamar bat pankarta tematiko ere prestatu dituzte Ugareren eraikin, plano eta bestelako elementuekin. Horren ostean, Loatzo musika eskolako eta Bukalai dantza taldeko ikasleek emanaldia eskaini dute, eta horrekin batera, auzoko eta herriko bizilagunentzat zizka-mizkak eskaini dituzte, musikaz lagunduta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!