Harrera beroa egin diote Tonucciri Zizurkilen

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

Mendigain herri eskolan hitzaldia eskaini du pedagogo eta idazleak eta ondoren Elena Laizek '100 lengoaia, 11 esperientzia' liburua aurkeztu du.

Francesco Tonucci pedagogo eta idazle italiarra egunotan Tolosaldean izan da. Abaltzisketako Txalburu eta Zizurkilgo Mendigain eskoletan azkeneko urteotan landu duten eraldaketa pedagogikoaren inspirazio iturri izan da Tonucci eta harekin aurrez aurre behin baino gehiagotan egoteko aukera izan dute bi eskoletako irakasle eta gurasoek. Gaur herritarrentzat irekia izan den ekitaldia egin dute Mendigain eskolan eta Tonucciren hitzak entzutearekin batera, Elena Laiz Sasiainek argitaratutako 100 lengoaia, 11 esperientzia liburua ere aurkeztu dute.

Harrera beroa egin diote pedagogoari eta eskolaren atarian agurra dantzatu diote. Ondoren trikiti doinuekin eskolako ganbarako aretora jo dute. Jende asko gerturatu da Tonucciren hitzak entzutera.

Lehengo asteazkenean Abaltzisketan izan zen Tonucci Beste eskola bat beharrezkoa da. Beste eskola bat posible da hitzaldia eskaintzen.

Eskualdeko bi eskolek alboan izan dute Tonucci urte hauetan guztietan: «Ezinbesteko bidelagun izan dugu eta badakigu gure berri ematen duela munduan zehar. Guretzat ohore bat da Escuelas de la convencion (de los derechos de la infancia) sareko kide izatea», aipatu dute bi eskoletako irakasleek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!