Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan euren indarra neurtzen aritu dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pultsulariak. Goizean zein arratsaldean izan da jokoan Euskadiko Halterofilia Txapelketa Nagusia. Nor baino nor gehiago aritu dira pultsulariak eta jasoaldi bakarreko zein bi txandako jasoaldiko modalitateetan lehiatu dira.