Lanuzteak egingo dituzte Zizurkilgo Marie Brizard enpresan

Ataria 2025eko maiatzaren 8a

Egunean lau orduko lanuzteak egingo dituzte maiatzaren 13tik aurrera, bost egunez. Negoziazioetan aurrerapausorik egon ezean, langileek mobilizazioekin jarraituko dutela jakinarazi du ELA sindikatuak.

Zizurkilgo Marir Brizard likore enpresan greba deitu du ELA sindikatuak, maiatzaren 13, 15, 19, 21 eta 23rako. Gaur egun, 53 langile aritzen dira enpresan eta, besteak beste, KPItik gorako soldata igoerak eskatu dituzte.
 
Ohar batean sindikatuak jakinarazi duenez, lanuzteak 07:00etatik 09:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egingo dira aipatutako egunetan.
 
Langileek soldata igoeraz gain, eskatu dute soldata eskala bikoitza murriztea, gau plusa aplikatzea eta txanda kontratatua ezartzea. ELAk adierazi du Marie Brizard «etekin handiak» lortzen dituen multinazional bateko kidea dela, eta ohartarazi du, negoziazioetan aurrerapausorik egon ezean, langileek mobilizazioekin jarraituko dutela.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!