Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatuta, Palestina izango dute hizketagai ostiralean, maiatzak 9, Zizurkilgo liburutegian, 18:00etatik aurrera. Hitzaldiak plataformak argitaratutako Israel hemen ere hasten da liburuxka izango du ardatz. Liburuxkan Euskal Herrian Estatu sionistarekin dauden harremanak aztertzen dira eta horrekin batera Palestinaren egoeraz ere ariko dira.