Zer ote? digitalera harpidetzeko aukera dute herritarrek

Ataria 2025eko apirilaren 30a

Herriko kontzertu, tailer eta ekitaldien berri mugikorrean jasotzeko aukera izango da aurrerantzean.

Zizurkilgo agenda kulturala jasotzeko aukera zabaldu du udalak. Mugikorrean hilabeteko ekimenen berri jaso ahal izango dute harpidedunek.

Hiru bide jarri dituzte horretarako: lehena, emailez jasotzeko, bulegoa@zizurkil.eus helbidera idatzi beharko da, izen-abizenak, e-posta eta telefonoa adierazita; bigarrena, Whatsapp kanalean jasotzeko labur.eus/Zizurkil-whatsapp estekara sartu behar da; eta webgunean ikusteko, bestela, Zizurkil.eus helbidera sartu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!