Gizonezko bat atxilotu dute Zizurkilen bere bizilagun batzuk jazarri eta mehatxatzeagatik

Ataria 2025eko apirilaren 10a

Segurtasun sailaren arabera, gizonezkoak bizilagun batzuk jazarri eta mehatxatzeaz gain, bizi diren eraikinean kalte larriak eragin ditu.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen Zizurkilen pasa den asteartean. Gizonezkoaren hainbat bizilagunek salatu zuten bizi direneko eraikinean kalteak eragin zituela eta objektuak bota zituela bizilagunetako batzuen etxeko fatxadaren kontra. Bizilagunek salatu zuten atxilotuak jazarri eta mehatxatu zituela. Segurtasun sailaren arabera, gizonezkoak hainbat atxilotze agindu zituen. Gizonezkoa Martuteneko espetxean sartu dute eta ezingo du bizilagunengana gerturatu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!