Boluntario guztiek Zizurkilgo Duatloiko kamiseta bat eta beste sorpresatxo bat eramango dute. Laguntzeko prest dagoena, harremanetan jarri daiteke antolakuntzarekin Instagram (@zizurkilgoduatloia) edo Facebook (facebook.com/zizurkilgoduatloia) bidez. «Zure laguntza ezinbestekoa izango da Zizurkilgo Duatloia egun ahaztezina izan dadin!», azaldu dute antolakuntzatik.
Zizurkilgo IV. Duatloiko izen-ematea apirilaren 7an itxiko da
Apirilaren 12an egingo da Zizurkilen IV. Duatloia - Garaje Tolosa Saria. Euskadiko Txapelketan sartuta dagoen proba federatuek zein federatu gabeek egin dezakete. Horregatik, antolakuntzatik parte hartze deialdia egin nahi zaie kirolari orori, federatuta egotea beharrezkoa ez denez, edozeinek parte har dezake eta.
Lasterketak honako distantziak izango ditu:
- 5 km-ko lasterketa Zizurkilen zehar: Fraisorora igo, jaitsi eta Ugare auzoari buelta, ibilbide berean bi bira emango dira.
- 20 km-ko bizikleta zatia Elbarrena auzotik abiatuta, Aduna eta Zizurkilgo herrigunearen artean 10 km-ko bi itzuli egingo dira.
- 2,5 km-ko azken lasterketa, lehenengo ibilbidea errepikatuz bira bakarrarekin.
- Trantsizio guztiak Danenako futbol zelaian izango dira.
Irteerak honela izango dira:
- 16:15ean gizonezkoak
- 16:20an emakumezkoak
Amaitzeko, Joxe Arregi plazan parte hartzaile guztientzat anoa-gunea egongo da eta sari banaketaz gain zozketa ugari izango dira kirolarientzat. Antolakuntzak post-meta festa ere antolatu du: kirolari, laguntzaile eta ikusle guztientzat barrikotea eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera egongo da.
Izen-ematea Zizurkilgo Duatloiaren webgunearen bidez egin daiteke.