'Villa Encarnacion' etxea eraitsiko dute

Ataria 2025eko martxoaren 25a

Argazkia: Zizurkilgo Udala

Asteazkenean hasiko dira eraikina botatzen eta eragozpen puntualak sor ditzake eraisteak. Larunbaterako lanekin amaitzea aurreikusi dute.

Zizurkilgo Ernio bideko 4. zenbakian dagoen Villa Encarnación eraikina eraitsiko dute, Zubiondo hirigintza-eremua garatzeko planaren barruan. Asteazkenean hasiko dituzte etxea eraisteko lanak, eta larunbatean amaitzea aurreikusten dute.

Etxebizitza oso egoera kaskarrean dago eta eraisteko agindua du. «Lanek eragozpen puntualak sor ditzakete inguruan. Hori dela eta, herritarren pazientzia eta ulermena eskertzen ditugu, eta eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen ahaleginduko gara», adierazi du Maite Amenabar alkateak.

Udalak eskerrak eman dizkie, aldez aurretik, inguruko bizilagunei egoera honen aurrean erakutsitako ulermenagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!