Koordinatzaile eta begirale lan poltsak udaleku ireki eta Gaztezulorako

Ataria 2025eko martxoaren 18a

Hautaketa-prozesua merezimenduen balorazio-lehiaketa bidez egingo da eta izen emateko epea apirilaren 10ean bukatuko da.

Zizurkilgo Udalak Oporretan Euskaraz udaleku irekietarako eta Gaztezuloko koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Hautaketa-prozesua merezimenduen balorazio-lehiaketa bidez egingo da, eta izena emateko epea apirilaren 10ean amaituko da.

Hautagaiek aisialdiko monitore titulua izan beharko dute eta B2 euskara maila egiaztatu. Horrekin batera, talde-dinamika proba eta elkarrizketa egingo dira, hautagaien trebetasun sozialak, talde-lana, arazo-konponketa gaitasuna eta lidergoa neurtzeko. Prozesu hori kanpo enpresa espezializatu batek kudeatuko eta baloratuko du. 

Zizurkilgo Udalaren erregistro-zerbitzuan aurkeztu beharko dute eskabidea astelehenetik ostiralera, aurrez aurre; bestela posta bidez edo online egin daiteke Zizurkil.eus helbidean –B@KQ ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa da horretarako–.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!