Akezko auzoa berriro urbanizatzeko eskatu du PSE-EEk

Ataria 2025eko otsailaren 27a

Alderdi sozialistaren ustez, «urteak ahaztuta» daramatzan auzoa da.

Zizurkilgo PSE-EEk Akezko auzoa berriro urbanizatzeko eskatu du. Udal Talde Sozialistak joan den urtarrileko osoko bilkuran eskatu zion Udal Gobernuari, Ugare eta Azkenportun «zulo batzuk konpondu», eta Akezko auzoan ere aritzeko.


Lehenengo zonetan, eskatutako jarduketa egin dutela, baina Akezko auzoan oraindik ez zaiela erantzunik eman auzo hori hobetzeko beharrei esan dute PSE-EEtik. «
Asfaltatzea hobetzeaz gain, kendu beharreko oztopo arkitektonikoak daude, barandak eta berdeguneak falta dira, Zizurkilgo gainerako lekuetan bezala», esan dute. «
Otsaileko azken osoko bilkuran, PSE-EEk berriro azpimarratu du beharrezkoa dela, gutxienez, eremu degradatuenak berregokitzea, Akezkoko auzotarren ingurunea hobetu ahal izateko; izan ere, gure udalerriaren parte dira, eta auzo honetan bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren jarduerak dira; urteak ahaztuta daramatzan auzoa da», adierazi du Josean Sanchez bozeramaile sozialistak.

Zizurkilgo PSE-EEk, Danena ondoko aparkalekuan dauden zuloak konpontzeko ere eskatu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!