Iaz herrian erroldatu zirenei ongietorria egin diete Zizurkilen

Ataria 2025eko otsailaren 1a

Iaz, guztira, 84 pertsona erroldatu ziren Zizurkilen eta herria aurkezteko zein ongietorria egiteko saioa egin du gaur goizean Zizurkilgo Udalak.

Iaz herrian erroldatu zirenei ongietorria eman die gaur goizean Zizurkilgo Udalak. Lehenik, Atxulondo kultur etxean elkartu dira udal ordezkariak, Tolosaldea Garatzeneko migrazio teknikaria zein hainbat gonbidatu, eta Zizurkil zein Tolosaldea aurkezteaz gain, bertaratu direnei banatu dizkiete herriko baliabideen gida, euskara hiztegi txiki eta haurrentzako euskarazko ipuin bana.

Hasierako azalpenen ondotik, gonbidatuek euren burua eta istorioa aurkeztu dute laburki eta izan dute zalantzak argitzeko tarterik ere. Jarraian, Joxe Arregi plazara irten dira, besteak beste, liburutegia eta inguruak ezagutzera. Ongietorria eta aurkezpena amaitzera, berriz, autobusean igo dira herrigunera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!