2025eko irailaren 4tik 9ra, ostegunetik asteartera ospatuko dira Elbarrenako festak, Zizurkilgo festa batzordeak jakinarazi duenez.
Festen egitaraua zehazteko bilerak martxoan hasiko dira, eta batzordetik gogorarazi dute herritar guztiei irekiak izango direla: «Proposamen guztiak izango dira ongi etorriak».