Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako ekimenak Zizurkilen

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Kontseilu Sozialista Tolosaldeak aste osoan ikusgai izango den erakusketa jarriko du Zizurkilgo liburutegian eta hitzaldia antolatu du ostiralean faxismoaren eta arrazakeriaren erroak aztertzeko.

Urtarrilaren 13tik 17ra Faxismoa eta arrazakeria Euskal Herrian erakusketa izango da ikusgai Zizurkilgo liburutegian Kontseilu Sozialista Tolosaldeak antolatuta. Ekimenaren barruan, ostiralean, urtarrilaren 17an, hitzaldia antolatu dute liburutegian bertan faxismoaren eta arrazakeriaren erroetan arakatzeko eta gaur egungo errealitatearen azterketa egiteko. 18:00etan izango da hitzaldia eta itzulpen zerbitzua eskainiko dute bertan.
 
Kontseilu Sozialista Tolosaldearen ustez «kezkagarria» da faxismoa eta arrazakeria hartzen ari diren indarra. «Kolektibo zaurgarrien aurkako gorroto diskurtsoak, etorkinei emandako jipoiak eta bestelako hainbat eraso orokortzen ari dira Euskal Herrian», aipatu dute.
 
Egoera horri aurre egiteak «berebiziko urgentzia» du Kontseilu Sozialistaren ustez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!