Gabonetako Azoka Berezia egin zuten, atzo, Zizurkilen. Postuak Joxe Arregi plazan egin zituzten, Elbarrenan, eta Aiztondo bailarako artisauak eta ekoizleak bertaratu ziren. Hori horrela, denetariko produktuak jarri zituzten bertaratu zirenentzat eskuragarri, besteak beste, panpinak, belarritakoak, apaingarriak eta askotariko jakiak.