Hernandorenak baditu ondorengoak

Ataria 2024ko abenduaren 20a

Zizurkilgo Atxulondo kultur etxea literaturaz bete da gaur arratsaldean. Izan ere, XXIII. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako sari banaketa izan da. Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak egin ditu aurkezle lanak, eta idazleek euren merituak entzun ondoren zegokien saria jaso dute.

Zizurkilgo Udalak antolatutako sariketa da Teodoro Hernandorenarena, eta Hernandorena sendiaren familiaren babesa ere badu. Honela, Hernandorenaren ondorengoak, odolekoak, Zizurkilera gerturatu dira babesa ematera, zein Olentzero gisa, opariak ekartzera. Izan ere, iPad bana banatu diete E mailako bi saridunei.

Saridunen artean urduritasuna, poza, irribarreak eta baita etxetik prestatuta ekarritako eskertza, bertsotan kantatua gainera.

Sari banaketa amaieran, saridun guztiak, antolatzaileak, Maite Amenabar alkatea eta Teodoro Hernandorenaren familia oholtzara igo eta familia argazkia atera dute.

Bost mailatan banatu dute literatura lehiaketa eta irabazleek ondorengo sariak eskuratu dituzte: C mailan, lehen saria lortzen duenak 90 euro, D mailan 150 euro eta E mailan 450 euro. Kategoria horietan ere bigarren sarituek opariak jaso dituzte.

 
  • A maila (6-8 urte)

    • 1. SARIA: YULIAN LOPEZ SANCHEZ (Zizurkil)
      Ipuina: ANA ETA BULLYNG-A

    • 2. SARIA: JAKES BLANCH PASCUAL (Zizurkil)
      Ipuina: TSUNAMIAREN ONDORIOAK

    • AIPAMEN BEREZIA: Katerina Rodríguez Danskova (Zizurkil)
      Ipuina: ANA ETA BERE TXERRITXOA

  • B maila (9-11 urte)

    • 1. SARIA: Amel Alcalde Urraca (Larraul)
      Ipuina: HITZEN AMETSA

    • 2. SARIA: Paule Garmendia (Villabona)
      Ipuina: JULE ETA MUNDU MIRAGARRIA

    • AIPAMEN BEREZIA: Kattalin Zaldua Barandiaran (Zizurkil)
      Ipuina: NAMI ETA BERE BELARRITAKOAK

  • C maila (12-13 urte)

    • 1. SARIA: Maddi Arrastoa Arotzena (Villabona)
      Ipuina: ZAZI OTSOKUMEAK

    • 2. SARIA: Amets Barandiaran (Zizurkil)
      Ipuina: GAZATIK IHEZI

  • D maila (14-16 urte)

    • 1. SARIA : Ilazki Usandizaga Etxaniz (Villabona)
      Ipuina: ILAZKI USANDIZAGA

    • 2. SARIA: Nahia Galarza (Villabona)
      Ipuina: ALDAKETA BAT, BIZIPEN BAT

  • E maila (17 urtetik gorakoak)

    • 1. SARIA: Naroa Asensio Gaston (Andoain)
      Ipuina: FLYSCH

    • 2. SARIA: Xabier Ariznabarreta Olarte (Andoain)
      Ipuina: PAZIENTZIA

       

 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!