Gabonetako Azoka Berezia antolatu du Zizurkilgo Udalak iganderako. Elbarrenan egingo dute, Joxe Arregi plazan, 10:00etatik 14:00etara, eta Aiztondo bailarako artisauen eta ekoizleen postuak izango dira, baita janari postuak ere. «Bertakoaren alde egiteko aukera paregabea izango da», adierazi du udalak.