Paula Del Pozo eta Urko Arizeta, irabazle Zizurkilen

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Zizurkilgo Gau Krosaren podiuma. AIURRI

Zizurkilgo Kirol Astearen barruan antolatutako Gau Krosa irabazi dute alegiarrak eta asteasuarrak.

Guztira 112 korrikalarik parte hartu zuten larunbatean Zizurkilgo Gau Krosean, horietatik 83 gizonezkoak eta 29 emakumezkoak. Emakumezkoetan Paula Del Pozo alegiarra izan zen irabazlea, 24.26ko denborarekin. Bigarrena Itziar Ibarbia alkizarra izan zen, 27.32 eginez. Hirugarrena Nerea Amilibia izan zen, Zarautzen bizi den zizurkildarra, 30.06rekin.

Gizonezkoetan bi asteasuar iritsi ziren lehen bi postuetan: Urko Arizeta izan zen irabazlea, 23.08ko denborarekin, eta bigarren helmugaratu zen Jon Zubeldia, 23.26 eginez. Hirugarren postuan Iker Manso tolosarra iritsi zen, 23.44rekin.

Ikusi argazki galeria Aiurri.eus webgunean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!