Abenduaren 10etik 15era egingo dute Zizurkilen Kirol Astea, jarduera ugari egingo dituzte adin eta gustu guztietarako, beti ere kirola protagonista izanik. Ohi bezala, Ibontxo Gonzalezen omenezko Gau Krosa jokatuko da eta, bigarren urtez jarraian, Pirineos Mendi Film Festivalaren proiekzioak ikusteko aukera izango da.
Maite Amenabar alkateak azpimarratu duenez, «herriko kirol eragileek, udalarekin lankidetzan, lan handia egin dute egitarau zabal hau antolatzeko. Elkarte guzti-guztiak dira funtsezkoak horrelako ekintzak aurrera eramateko, eta udalak eskerrak eman nahi dizkie, beste behin, giro paregabea sortuko duten egun hauek prestatzen laguntzeagatik». Zizurkildar guztiak ekitaldietan parte hartzera ere gonbidatu nahi izan ditu alkateak: «Herritar guztiei dei egin nahi diet ekitaldietan parte hartu eta kirolaz zein herrian izango den giro apartaz goza dezaten».
Egitaraua
- Abenduak 10, asteartea
- 18:30. Subcampeon liburuaren aurkezpena, Atxulondo Kultur Etxean, Ander Izagirre eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.
- Abenduak 13, ostirala
- 19:00. Pirineos Mendi Film Festival. 2024ko film aukeratuen emanaldia Atxulondo Kultur Etxean.
- Abenduak 14, larunbata
-
- 12 orduz kirolean
- 11:00. Herri kirolak eta jolasak ZEKen eskutik, Intxaur frontoian.
- 16:00. Gipuzkoako eskolarteko pilota partidak, Intxaur frontoian.
- 17:00. Bizikleta ginkana, Joxe Arregi plazan, Danena Txirrindularitza elkartearen eskutik.
- 18:30. Neskide gorengo erregional taldea Ilintxaren aurka.
- 21:30. Haurren Gau Krosa.
- 22:00. Gazteen Gau Krosa.
- 22:30. Ibontxo Gonzalezen omenezko XXVII. Gau krosa.
-
- Abenduak 15, igandea
- 12:00. Egarri Halterofilia trofeoa, Denok Danenaren eskutik, Joxe Arregi plazan.
- 16:30. Ziotza eta Urnietako Pilota Elkarteko umeen arteko pilota partidak, Intxaur frontoian.
- 18:00. Danena Ohorezko kadeteak Añorgakoen aurka.