Jokin Eizmendik irabazi du Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa

Ataria 2024ko azaroaren 9a

Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa jokatu da  Zizurkilen. Bost harri jasotzailek hartu dute parte eta Zarauzko Jokin Eizmendi izan da garaile 5.450 kilo jaso ostean.

Xabier Aranburu, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Gari Garmendia eta Imanol Royo aritu dira gaur, Zizurkilgo Intxaur frontoian, Harri Handien Gipuzkoako Txapelketan. Lau harrirekin aritu dira: 200/175 kiloko laukizuzena, 200/175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Harri bakoitzarekin 2 minutuko saio bana egin dute. Pasa den urtean lesio baten erruz finala galdu ostean, berriz ere txapelaren lehian izan da Jokin Eizmendi zarauztarra, eta baita lortu ere; berak jaso ditu kilo gehien, 5.450 guztira. Bigarren Xabier Aranburuk egin du 5.200 kilo jasota eta hirugarren Gari Garmendiak 4.950 kilorekin. Aimar Galarrak 4.000 kilo jaso ditu eta txapelketako finalista gazteena, Imanol Royo zarauztarra, izan da azkena 3.750 kilorekin.

Sailkapena:
1. Jokin Eizmendi (Zarautz). 5.450 kilo (6-8-9-12).
2. Xabier Aranburu (Idiazabal). 5.200 kilo (5-7-9-13).
3. Gari Garmendia (Idiazabal). 4.950 kilo (4-7-7-15)
4. Aimar Galarraga (Orio). 4.000 kilo (4-6-6-10)
5. Imanol Royo (Zarautz). 3.750 (3-5-6-11)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!