Frantziako Tourreko lehenengo euskaldunari omenaldia egingo diote

Ataria 2024ko azaroaren 6a

2017. urtean Mikel landari egindako omenaldian.

Frantziako Tourreko sailkapenean lehen euskaldunari omenaldia egiteko ohitura dute Zizurkilen 1986. urtetik. Urkamendi elkarteak abiatutako ekimenean, Mikel Landa eta Usoa Ostolaza izango dira omenduak.

Ostiralean, azaroak 9, 21:00etan Urkamendi elkartean egingo den afariarekin omenduko dituzte, aurten, Mikel Landa eta Usoa Ostolaza txirrindulariak. Landak bosgarren postuan amaitu zuen gizonezkoen sailkapen nagusian, eta Ostolaza hogeita laugarren izan zen emakumezkoenean. Omenaldiaren aurretik ordea, mahai ingurua antolatu dute, Landa eta Ostolazaz gain, Eñaut Urkaregi, Izaro Etxarri eta Alex Diaz arituko dira hizketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!