Komunikazio kanal berriak zabaldu ditu Zizurkilgo Udalak

Ataria 2024ko azaroaren 6a

WhatsApp kanala eta Instagrameko perfila zabaldu ditu udalak, «informazioa modu eraginkorrean eta denbora errealean eskaintzeko».

Zizurkilgo Udalak komunikazio bideak zabaldu ditu, udal kudeaketa herritarrengana gehiago hurbiltzeko. Aurrerantzean, herritarrek Instagram kontua eta WhatsApp kanala jarraitzeko aukera izango dute, herriko informazio zein ekitaldien berri izan dezaten.

«Herritarrekin komunikazio zuzena eta azkarra izatearen garrantzian sinesten dugu. Horregatik, udal informazioa modu eraginkorrean eta denbora errealean eskaintzea ahalbidetzen duten kanal berri hauek abiarazi ditugu», adierazi du Maite Amenabar alkateak. «Hurbiltasuna eta gardentasuna dira gure kudeaketaren funtsezko zutabeetako bi. Instagram eta WhatsApp kanalaren bidez, herritarrengandik gertuago egon nahi dugu, unean behar duten informazioa egungo plataformen bidez eskainiz».

Bi kanal horiekin, Zizurkilgo Udalak komunikazio zuzen eta gardenarekiko duen konpromisoa berretsi nahi izan du. http://labur.eus/ZIZWkanala estekan klikatuta harpidetu daiteke WhatsApp kanalera eta @zizurkilgoudala izenarekin topatuko dute herritarrek Instagrameko kontua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!