Lurramara bisita egingo dute larunbatean

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Argazkia: Mediabask

Zizurkilgo Herribizigune kooperatibak antolatu du egun osorako txangoa.

Herribizigune kooperatibak irteera egingo du larunbatean Miarritzen antolatzen den Lurramara. Iparraldeko nekazari eta laborarien topagune da azoka eta bertarako bisita baliatuz egun osoko txangoa antolatu dute.

Goizean Donibane Lohitzunen antolatzen den herri azoka bisitatuko dute. Ondoren, Lurramara joan eta elkarrekin bazkalduko dute bertan eskaintzen duten otorduarekin. Lurrama bisitatu ondoren, Miarritzeko kaia ikusteko eta ezagutzeko aukera izango da.

Autobusez joango dira eta bidaia doakoa izango dela jakinaraziko du Herribizigunek. Lurramako sarrerak 5 euro balioko ditu eta bazkariak 16 euro. Kooperatibako bazkideentzat eta beste edozein herritarrentzat izango da zabalik bisita.

Egitaraua:

  • 09:00. Herriguneko plazan elkartu eta autobusez Donibane Lohitzuneko azokara joango dira.
  • 12:00. Donibane Lohitzunetik Miarritzera abiatuko dira, Lurramara.
  • 12:30 - 17:00. Lurrama: Bertan bazkaltzeko garaiz iritsi eta ondoren denbora soberan izango dute bertako erakustazoka ikusteko.
  • 17:00. Miarritzeko portuaren bisita gidatua.
  • 19:00. Herrigunera iritsiko dira bueltan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!