Biala Orain plataformak elkarretaratzea egingo du ostegunean

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Ostegunean, azaroaren 7an, 18:30ean egingo dute elkarretaratzea. Ekitaldian herritarrek saihesbidea egiteko eskatuko dute eta trafikoarekin duten arazoari irtenbidea emateko.

Joan den urriaren 22an mobilizazio dinamikari ekin zion berriro Biala Orain plataformak. Elkarretaratzean plataforman biltzen diren herritarrek iragarri zuten maizago egin asmo dituztela protestak. Hori dela eta, ostegunean, azaroaren 7an, 18:30ean egingo dute elkarretaratzea. Joxe Arregi plazan bilduko dira herritarrak.

Saihesbide bat eskatzen dute herritarrek Zizurkilen, trafikoarekin duten arazoari irtenbidea emateko. Egunero ibilgailu asko pasatzen dira herrigunetik, Bulandegi bidetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!