Energia Argitu programaren barruko tailerrak eskainiko dituzte

Ataria 2024ko urriaren 31

Azaroaren 11n eta azaroaren 18an egingo dituzte saioak Plazida Otaño liburutegiko aretoan. Lehenengoan berokuntza sistemak aipatuko dituzte eta bigarrengoan energia berriztagarriez arituko dira. 

OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, azaroaren 11an eta 18an bi saio praktiko antolatu ditu, 18:00tan, Plazida Otaño liburutegiko aretoan. Batetik, etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra eta, bestetik, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu ditu. Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa banatuko dute saioetan.

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, lehen tailerrerako azaroaren 8a eta bigarren tailerrerako azaroaren 15a baino lehen eman beharko dute izena; saioak aurrera egiteko ezinbestekoa da aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: 

 • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
 • Honako telefono zenbakira deitzea: 605 757 687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
 • Informazio osagarria: www.argitu.eus 

Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!