Udala brigadarentzako biltegi egoki baten bila dabil

Ataria 2024ko urriaren 9a

Ondasun higiezin bat eduki eta lagatzeko prest daudenek, proposamena aurkezteko aukera izango dute urriaren 8tik 14ra.

Zizurkilgo brigadak biltegi bezala erabili dezan eraikin bat uzteko prest daudenek proposamena luzatu diezaiokete udalari urriaren 14a baino lehen. Ondasun higiezin bat duen edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunek lehiaketan parte har dezakete.

Ondasun higiezin horrek honako ezaugarriak jaso beharko ditu: brigadako ibilgailuentzat sarbide egokia duen industria pabiloia, gutxienez 200 metro karratuko azalerakoa, bost metroko altuera duena eta bulegoa, komuna eta aldagela dituena; egungo udal pabiloian gorde ezin diren udal materialak biltegiratzeko espazioa edukiko duena; eta konponketak –soldatzea, margotzea, argiak muntatzea...– segurtasun baldintzetan egin ahal izateko tailer baterako tokia duena.

Errentaren gehieneko prezioa hileko, 6,087 euro izango da metro karratuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!