Itxaso Erasunek jantzi du txapela San Mateo Torneoan

Ataria 2024ko irailaren 28a

Zabaleta-Erasunek ez diete inolako aukerarik eman Aldai-Capellani Errioxako emakumezkoen esku-pilotaren festa handian.

Emakumeen esku pilotako IV. San Mateo Torneoak ezagutzen ditu dagoneko bere txapeldun berriak: Goiuri Zabaleta leitzarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra, Logroñoko Adarragan 1.020 pilotazaleren aurrean jokatutako final handian Aldai-Capellani 22-7 gailendu ostean. «Errioxako Gobernuak emakumezkoen pilotaren alde egiten duen apustuak indartsu jarraitzen du, eta esan daiteke, inolako konplexurik gabe, Errioxako feria, bere laugarren edizioan, espezialista onenen zirkuituan indarrez errotu dela», azaldu dute antolatzaileek.

Sortutako ikusmina handia zen gaurko finalerako eta, exijentzia handiko partida horietan gertatu ohi den bezala, partidak ezin izan dio sortutako ilusio horri erantzun, garaileak Aldai-Capellan baino askoz gehiago izan baitira. Izan ere, gaur euren mailatik urrun aritu dira eta erraz eman dute amore.

Finala berehala hautsi da, eta Logroñoko kantxa bete duten zaleei, gutxienez, Goiuri Zabaletaren erasoko jokoaz gozatu ahal izatekoaren kontsolamendua geratzen zaie. Leitzarra txapelketako pilotaririk onena izendatu dute, Errioxako publikoak horren gustuko duen frontisetik gertuko joko alai horrekin.

Jaialdiko lehen partidan, Uriarte-Bertizek 18-10 gainditu dituzte Gomez-Billyak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!