Azoka Berezian elikagai postua jarri nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute

Ataria 2024ko irailaren 18a

Urriaren 13an egingo dute Zizurkilgo Azoka Berezia eta irailaren 27a baino lehen eman beharko da izena.

Urriaren 13an egingo dute XXVI. Azoka Berezia Zizurkilgo Herrigunean. Janari postu bat jarri nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Horretarako udalaren webgunearen egoitza elektronikoaren atalera jo beharko da eta Azoka Berezia kategorian izena eman.

Irailaren 27a da apuntatzeko azkeneko eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!