Erasun San Mateo Txapelketako finalean ariko da

Ataria 2024ko irailaren 17a

Itxaso Erasun pilotari zizurkildarra San Mateo Txapelketako finalean izango da. Bere aurrelari Zabaletarekin batera, Logroñoko Adarragan jokatuko den finalerako txartela eskuratu duen lehen bikotea da, Arrubalgo pilotaleku ederrean igandean jokatutako finalerdian Salsamendi eta Mendiburu bikoteari 22-15 gailenduta.

Bi urteko kalbarioa atzean utzita, Laia Salsamendi erritmoa hartzen ari da berriz, baina igandeko partidan amore eman behar izan zuen, Mendiburuk lagunduta, beste patxada eta ofizio bat erakutsi zuten Zabaleta-Erasunen aurrean. Leitzakoak sekulako dohainak ditu aurreko koadroetan tantoak amaitzeko eta errioxarrek horren gustukoa duten frontis inguruko joko horretan sekulako artista da.

Bigarren finalerdia, Arrizabalaga-Capellan eta Aldai-Perez artekoa, gaur jokatuko da Santo Domingo de la Calzadan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!