Animalien aztarnak identifikatzen ikasteko ikastaroa

Ataria 2024ko irailaren 16a

'Naturaren arrastoak: Euskal Herriko animaliak ezagutuz' ikastaroa eskainiko dute urriaren 23an eta 24an Fraisoro eskolan. Bost orduko iraupena izango du.

Fraisoro eskolan Naturaren arrastoak: Euskal Herriko animaliak ezagutuz ikastaroa eskainiko dute urriaren 23an eta 24an. Bost orduko ikastaroa izango da euskaraz eta Nerea Ixmukane Ovando Delgadok eskainiko du.

Gure baso edota ingurunean bizi daitezkeen animalien aztarnak identifikatzen ikastea da saioaren helburua. Beraien ohiturak direla eta, ikusten errazak ez diren hainbat animalia bizi da gure inguruan. Hainbat arrasto uzten dituzte hor daudela jakiteko eta ikusezina ikusten ikasteko ikastaroa izango da Fraisoro eskolan eskainiko dutena. «Nola jakin hor daudela? Zeri erreparatu? Nola identifikatu beraien arrastoak?», galderei erantzungo diete parte hartzaileek.

Urriaren 23an 16:00etatik 18:00etara atal teorikoa emango dute eta urriaren 24an 15:45etik 18:45era irteera bat egingo dute, aztarnak eta seinaleak aurkitu eta identifikatzeko.

Matrikulak 20 euro balio ditu eta izen emateko informazio guztia Fraisoroeskola.eus helbidean, fraisoro@fraisoroeskola.eus posta elektronikoan edo 943 69 21 62 telefonoan topatuko dute interesatuek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!