Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Unai Mendizabal bigarren, Urretxun

Ataria 2024ko irailaren 15a

Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Andoni Rekondo hernaniarrak irabazi du Urretxun jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako lehen saioa, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 3an Tolosan jokatuko den final laurdenetako kanporaketarako.

Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final zortzirena. Andoni Rekondo hernaniarrak irabazi du, 496,5 punturekin. Garaipenari esker, final laurdenetara sailkatu da, zuzenean; azaroaren 3an kantatuko du, Tolosan. Unai Mendizabal zizurkildarrak ere kantatu du Urretxun, eta bigarren izan da, 489,5 punturekin.

Honela geratu dira saioko puntuazioak: 

  1. Andoni Rekondo Izagirre: 496,5 
  2. Unai Mendizabal Jauregi: 489,5
  3. Jon Gurrutxaga Urbieta: 451,5 
  4. Mikel Iturriotz Etxaniz: 450,5
  5. Ane Zuazubiskar Iñarra: 444,5
  6. Antton Aizpurua Aldape: 428,5

Ion Zaldua Brit billabonatarra aritu da gai-jartzaile. Epaile, berriz, Bakarne Urteaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil eta Zigor Leunda Eizmendi tolosarra. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia alegiarra aritu da.

Gaur, Lasarte-Orian

Gaur jokatuko da bigarren final zortzirenetakoa, Lasarte-Orian. Amaia Iturriotz Etxaniz, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Manu Goiogana Bengoetxea, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Oier Etxeberria Zubimendi eta Aitor Zubikarai Salegi ariko dira bertsotan, eta Haritz Alberdi izango da gai-jartzailea.

Saio horretarako nahiz aurreragokoetarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!