Boluntario bila Elikagai Bankuko loteak prestatzeko

Ataria 2024ko irailaren 12a

Irailaren 20an loteak antolatzeko boluntarioak behar dituzte. Zizurkilen 60 familia inguruk jasotzen dute oinarrizko laguntza.

Zizurkilgo familia zaurgarrien elikadura premiei erantzuteko, hiru hilabetez behin Aiztondo Mankomunitateak Elikagaien Bankua jartzen du martxan. Elikagaiak Oiartzungo Elikagaien Bankutik jasotzen dira eta lotetan antolatzen dira, familia bakoitzaren beharren arabera: haur txikiak dituztenak, adineko pertsonak, familia ugariak, alergia edo gaixotasunengatik behar bereziak dituztenak… Zizurkilen 60 familia inguruk jasotzen du oinarrizko laguntza hori.

Irailaren 20an 09:30etik 13:30era prestatuko dira Zizurkilgo familien artean banatzeko loteak. Lan hau herriko boluntarioek egiten dute. Herrian lagundu eta elikagai loteak egiteko prest daudenek, Aiztondo Mankomunitateko bulegora deitu beharko dute, 943 693 930 zenbakira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!