Zizurkil Elbarrenako jaiak 2024

Haurrak izan dira protagonista

Ataria 2024ko irailaren 7a

Astelehena bitarte ospatuko dituzte Zizurkilgo Elbarrena auzoko festak. Gaurko goiza haurrentzako izan da; jolasak, buruhandiak eta apar festa izan dituzte.

Egitaraua

  • Gaur, larunbata
    • 11:00. Umeen jolasak.
    • 12:00. Buruhandiak.
    • 12:30. Apar festa.
    • 14:00. Bernardaren herri bazkaria.
    • 16:00. Postre lehiaketa.
    • 16:30. Kantaldia Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxeleon Amigorenarekin.
    • 20:00. Kontzertua Arrixku taldearen eskutik.
    • 22:00 - 00:00. Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan #meloluzko
    • 23:30. Malkogarriyak erromeria.
    • 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
    • Ondoren. DZ eta Gatxet.
  • Bihar, igandea
    • 07:30. Diana.
    • 11:00. Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
    • 12:45. Herriko Bukalai dantza taldearen euskal dantza emanaldia.
    • 16:00. III. Xake eta XIV. Joxe Arregi mus txapelketak.
    • 16:30. Erraldoi eta buruhandien konpartsa Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien taldearen eskutik.
    • 21:00. Tenpora taldearen kontzertu akustikoa.
  • Etzi, astelehena
    • 11:00. Puzgarriak.
    • 13:00. Jubilatuen jolasak Elizpe jubilatu elkartearen eskutik.
    • 14:00. Jubilatu bazkaria.
    • Ondoren. Jubilatuen dantzaldia.
    • 19:00. Antzerkia Hirurak telefonoari begira eta Famiglia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!