Zizurkil Elbarrenako jaiak 2024

Mari eta Sugaar Zizurkilgo haurrekin jolasean ibili dira

Ataria 2024ko irailaren 6a

Elbarrenako jaietara euskal mitologiako pertsonaiak etorri dira, Jokairen eskutik. Imajinazioz beteriko jokoetan gustura ibili dira herriko txikiak. Gazte bazkariaren ondoren, jaiak aurrera jarraituko du Zizurkilen. Gauean, besteak beste, Esne Beltzaren kontzertua egongo da.

Gaurko egitaraua

  • 14:30. Gazte bazkaria.
  • 17:00. Haurrentzako Iñaki Carretero ipuin kontalaria Aurrera plazan.
  • Ondoren. Txokolatada Aurrera plazan.
  • 17:30. Musika ibiltaria herrian zehar.
  • 19:00. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
  • 22:45. Suzko zezena.
  • 23:00. Kontzertuak: Nikotina eta Esne Beltza. Ondoren. DJ Gometxa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!