Jexux eta Ane Iturria izan dira irabazleak

Ataria 2024ko irailaren 4a

Zizurkilgo Kros Mistoa izan zen jokoan atzo arratsaldean, eta bidaniar aita-alabak izan ziren irabazleak.

Guztira 47 bikotek parte hartu zuten helduen proban, eta Jexux eta Ane Iturriak 19.00ko denbora egin zuten bost kilometroko proba irabazteko. Bigarren Josu Arregi andoaindarra eta Eukene Zabaleta donostiarra izan ziren, 19.09 eginez, eta hirugarren Beñat Azaldegi eta Aitana Amondarain tolosarrak, 19.11ko denborarekin.

Helduen aurretik, haur eta gaztetxoen probak izan ziren jokoan. Goxokiak jaso zituzten sari moduan.

*Helduen podiumeko argazkia: AIURRI
*Haurren kroseko argazkiak: Antolakuntza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!