Kros Mistoa egingo dute irailaren 3an

Ataria 2024ko abuztuaren 22a

Danena elkarteak eta festa batzordeak antolatuta, XV. Zizurkilgo Kros Mistoa egingo dute. Aurretik haurren lasterketa izango da.

Hamabosgarrenera iritsi da aurten Zizurkilgo Kros Mistoa. Danena elkarteak antolatzen duen lasterketa irailaren 3an izango da, 19:00etan hasita, eta 2010. urtean eta aurrez jaiotako edonork parte hartu ahalko du.

Proba 5 kilometrokoa izango da, lau itzuli mena beharko zaizkiolarik ibilbideari. 18:00etan irekiko dute izen ematea, eta dohainik egin ahalko da. Bukaeran, parte hartzaile guztien artean afarien zozketa egingo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, lasterkariek dutxatzeko aukera izango dute Danena elkartean.

Helduen lasterketaren aurretik haurren txanda izango da. 2011. urtean edo ondoren jaiotakoek parte hartu ahal izango dute, eta ez da beharrezkoa izango izena ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!