Zizurkilgo jaiak 2024

Azken egunean ere, giro ederra

Ataria 2024ko abuztuaren 17a

Intxaur pilotalekua jendez bete da haurren partidak ikusteko, eta ondoren erraldoi eta buruhandien kalejirak jarri du kolorea Zizurkilgo Herrigunean.

Ziotza pilota elkarteko haurren partidak jokatu dituzte goizean Intxaur frontoian. Ikusmin handia sortu dute partidek eta harmailak bete dituzte herritarrek. Pilotalekuaren kanpoaldean, berriz, erraldoiak eta buruhandiak eta Loatzo musika eskolako txistulariak zeuden zain, kalejirari ekiteko prest. Bada, behin finalak amaituta, eta herritarrak pilotalekutik irtetearekin batera, Loatzoko kideen doinuekin lagunduta kalejirari ekin diote erraldoiek eta buruhandiek, eta euren atzetik joan dira herritarrak.

Herri bazkaria egin dute gero, eta bazkalostean bingoa eta jolasak izan dituzte. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera Txorongo txaranga izango dute, eta festak amaitzeko musika izango da protagonista. 23:00etan Eire eta Añuberen kontzertua izango da, eta ondoren DJ Naza arduratuko da musika jartzeaz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!