Zizurkilgo jaiak 2024

Haurrak pottoken gainean, eta helduak mahaiaren bueltan

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 15a

Amabirjin jaietako bigarren eguna ari dira ospatzen Zizurkilgo Herrigunean; goizean, erretirodunek hamaiketako egin dute Iriarte jatetxean, eta bitartean, haurrak pottoken ibilbidea egin dute herriko sarreran dagoen zelaian.

Haurrek eta erretirodunek abiatu dute Amabirjin jaietako bigarren eguna. Zizurkildarrek hiru eguneko festak izango dituzte aurretik eta indarrak hartzeko, erretirodunek hamaiketakoa egin dute Iriarte jatetxean. 25 lagun inguru bildu dira, eta mokaduarekin batera sagardoaz gozatzeko aukera izan dute. Bitartean, herriko sarreran dagoen zelaian pottoken ibilbidea egin dute herriko txikienek.

Iluntzera arte izango dute zertaz gozatu zizurkildarrek. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!