Euskal Herriko txapela jokoan, Zizurkilen

Ataria 2024ko uztailaren 18a

Mikel Lizartza, Jokin Etxeberria, Igor Duñabeitia, Javier Pellejero eta Julen Gabirondo, gaur, Zizurkilen egindako agerraldian.

Euskal Herriko Sega Txapelketa jokatuko da larunbat honetan, uztailak 20, Zizurkilgo Nekola zelaian, 18:00etatik aurrera. Hiru parte hartzaile ariko dira lehian, eta horietatik bi eskualdekoak dira: Jokin Etxeberria Bedaion bizi den amasarra eta Mikel Lizartza tolosarra.

Hirugarrena Julen Gabirondo urnietarra da. Segalariak batera ariko dira eta belarra mozteko denbora 60 minutukoa izango da. Kilo gehien mozten dituenak eramango du txapela. Asteasun jokatu zen Gipuzkoako Txapelketa uztailaren 7an, eta orduan ere hiru segalari horiek aritu ziren elkarren aurka. Etxeberriak jantzi zuen txapela, eta gertu izan zuen Gabirondo. Hirugarren postuan amaitu zuen Lizartzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!