Abuztuaren 31ko bertso afariarako izen ematea zabalik da

Ataria 2024ko uztailaren 18a

Argazkia: Guka

Elbarrenako festa batzordeak antolatu du saioa Urkamendi elkartean. Oihana Iguaran eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, Igotz Alkortaren esanetara.

Zizurkilgo festa batzordeak Elbarrenako festak abiatzeko, urtero bezala, bertso afaria antolatu du Urkamendi elkartean. Abuztuaren 31n izango da, 21:00etan eta Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsolariek parte hartuko dute. Igotz Alkortak jarriko ditu gaiak.

Izen emateak Zizurkilgo udal bulegoetan egin beharko dira, uztailaren 15etik 24ra edota abuztuaren 19tik 26ra, bulego ordutegian, 09:00etatik 14:00etara.

Pertsona bakoitzak, gehienez, lau izen emate egin ditzake. Langileek 22 euro, erretiratuek 16 euro eta langabetuek 11 euro ordaindu beharko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!