Halterofilia lehia Zizurkilen

Ataria 2024ko uztailaren 11

Espainiako Ligaren hirugarren jardunaldia izango da jokoan, Pello Mari Otaño herri ikastetxean.

Denok Danena halterofilia taldekoak lehiarako aukera izango dute larunbatean, Zizurkilen. 17:00etatik hasita, Espainiako Ligako hirugarren jardunaldia izango da jokoan Pello Mari Otaño herri ikastetxean. Bertan 15 urtez azpiko Zizurkil-Villabonako gazte taldea, 8 pultsulari guztira, ariko da lehian eta beraiekin batera helduak diren taldeko beste 5 pultsulari ere izango dira.
 
Bestalde, larunbat honetan, Denok Danena taldeko Eki Lizaso Valentzian izango da Ekaitz Kortajarena entrenatzailearekin, Espainiako Junior Txapelketan, eta bertan egiten dituen markak izango dira Espainiako Ligako III. Jardunaldirako balioko diotenak. Taldeko gainontzeko pultsulariek, hurrengo larunbatean, uztailak 20, Gipuzkoako Senior eta Master Txapelketan izango dira Irunen (Urantzu frontoia) goiz eta arratsaldez, eta hango emaitzak balioko die Espainiako Ligako jardunaldian puntuatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!