Tokiko Energia Komunitateak lehen batzarra egingo du gaur

Ataria 2024ko uztailaren 9a

Gaur, asteartean, Atxulondo kultur etxean izango da bilera 19:30etik aurrera.

Zizurkilgo Udalak udalerriko tokiko energia komunitatearen esku jarri ditu bere eraikinen estalkiak. Estalki horietan instalatutako plaka fotovolaikoek sortutako energia energia komunitateko bazkideen artean banatzen da. Modu horretara udalerrian bertan sortutako energia garbia dute eskura zizurkildarrek.

Gaur lehen batzarra egingo du komunitateak, 19:30ean Atxulondo kultur etxean. Bazkideen onarpena, jarduera memoria eta zuzendaritza batzordearen hautaketa jorratuko dituzte bileran.

Batzordeko kide izan nahi dutenek, zizurkil@tekgipuzkoa22.eus helbidera idatzi beharko dute, 12:00 baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!