Jai egitarauaren azala erabakitzeko lehiaketa deitu dute

Ataria 2024ko uztailaren 4a

Lanak uztailaren 16ra arte aurkeztu daitezke udal bulegoetan, liburutegian edota e-postaz zizurkilgofestabatzordea@gmail.com helbidean.

Zizurkilgo Elbarrenako festa batzordeak aurtengo jaietarako azalaren lehiaketa deitu du. Lanak uztailaren 16ra arte aurkeztu daitezke udal bulegoetan edota udal liburutegian 14:00 arte. Bestela, zizurkilgofestabatzordea@gmail.com helbidera ere bidali daiteke proposamena.

Din A4 tamainako lana izan beharko dute aurkeztutakoak eta jpg formatu digitalean, gutixenez 300 puntu hazbeteko bereizmenarekin. Zizurkilgo Jaiak 2024. Irailak 4, 5, 6, 7, 8, 9 testuak agertu beharko du azalean. Lanak argitaragabea eta jatorrizkoa izan behar du, nahi adina koloretan egina eta teknika librean.

Aurkeratutako azalak 150 euroko saria eta herri afarirako bi gonbidapen jasoko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!