Uztailaren 16ra arte luzatu dute Plazaetxeberri kudeatzeko lehiaketa

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Jatetxea ustiatzeko emakidaren deialdia hutsik geratu ondoren irekita dago berriro. Informazio gehiago eta oinarriak Zizurkilgo Udalean eskuratu daitezke.

Lehenengo deialdia hutsik geratu ondoren, Zizurkilgo Udalak Plazaetxeberri jatetxea ustiatzeko deialdia zabaldu du berriro. Uztailaren 16ra arte luzatu daitezke proposamenak eta interesdunek Euskadi.eus atariko kontratatzailearen profilean eskuratu dezake informazio guztia.

Jatetxearen irekierak herriko ekonomia jarduera bultzatzeaz gain, herritarren bizitza sozial eta kulturala ere sustatuko du. «Zizurkildar zein bisitariek bertako gastronomiaz gozatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko gunea izango da Plazaetxeberri», esan du Maite Amenabar alkateak. Tokiko eskaintza gastronomikoa suspertzeko eta dinamizatzeko ahaleginean bigarren aukera zabaldu du, beraz, udalak.

Alkateak ostalaritza sektoreko enpresa eta ekintzaile guztiak gonbidatu ditu deialdi honetan parte hartzera, proiektu honek Zizurkilen garapen ekonomiko eta sozialerako duen garrantzia azpimarratuz: «Aukera paregabea izango da gure herria biziberritu, guztiok elkartzeko beste gune bat izan eta, aldi berean, turismoa eta tokiko kultura sustatzeko».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!