Liburutegia bidegorri ertzean

Ataria 2024ko eka. 13a, 07:58

Liburuak dohainik hartu eta uzteko toki bat sortu du Dario Arteta zizurkildarrak Asteasuko bidegorrian.

Dario Artetak liburuak jaso eta uzteko kutxatxoa jarri du Asteasuko bidegorrian, bertatik pasatzen diren ibiltariek erabili dezaten. Herriko irakurle taldean parte hartzen du jatorriz kolonbiarra den zizurkildarrak eta altzarien zaharberritzean aritzen da afizioz.

Familiartekoen baratzean jarri du liburutegia eta osorik birziklatutako materialekin egin du, batean eta bestean topatutako altzari zaharrekin. Ekimena Artetarena izan da, baina beste herrietara eramangarria dela uste du eta herritarrak animatu ditu liburutegiak jarri ditzaten jendea ibiltzen den bide bazterretan. Oraingoz, Ugarte baserri ondoko liburutegi berriak arrakasta izan duela dio Artetak.

Birziklatutako materialaz egin du liburutegia eta tximeleta hori batzuekin apaindu du, Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarraren omenez.

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak Arteta zoriondu du izan duen ideiagatik.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!