IX. Lanbide Heziketa Azoka 2024

Fraisoro eskola: nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzura

Ataria 2024ko mar. 14a, 13:00

Fraisoro Eskola LHIIk 125 urte baino gehiagoko ibilbidea darama nekazaritzan, abeltzaintzan eta oro har, lehen sektorerako hezten.

1898ko irailaren 7an inauguratu zuten Casa Modelo Fraisoro izenarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, zientzia eta teknologia oinarri zituela. Ordutik etengabeko garapena izan du, garai berrietara egokituz, eta ikasleak lanerako prestatuz. Lanbide Heziketako ikastetxea da eta bere lan kulturaren ezaugarriak pertsonen garapena, talde lana, partaidetza, kooperazioa, berrikuntza, etengabeko hobekuntza, sektorea eta gizartearekiko konpromisoa eta ingurumenarekiko errespetua dira.

Orain arteko ibilbide luze honetan, eskolak aldaketa eta garapen handiak izan ditu. Eskolako bi ildo nagusiak hezkuntza eta lanbideratzea dira. Horren adibide, jada zegoen hezkuntza eskaintza osatuz, gizartearen beharretara egokitzeko aurtengo ikasturtean hasi diren bi ziklo berriak dira: Nekazaritza eta abeltzaintzako oinarrizko zikloa eta Elikagaiak eraldatzeko erdi mailako teknikaria zikloa. Oinarrizko zikloak ikasleei DBHko titulazioa lortzeaz gain, Lanbide Heziketako titulua eskuratzeko aukera emango die eta Elikagaien eraldaketa zikloak, elikagaien industriak askotan jakinarazi duen langile kualifikatuen beharrak betetzeko aukera ona eskainiko die ikasleei.

Orain arte bezala, aurrera jarraituko dugu, lehen sektorerako eta lehen sektorearen alde pertsonak hezten.

Eskaintza

Nekazaritza arloa

  • Oinarrizko maila profesionala. Nekazaritzako eta Abeltzaintzako jarduerak.
  • Erdi mailako teknikari ikasketak. Lorezaintza eta loregintza teknikaria, eta nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena.
  • Goi mailako teknikari ikasketak. Basoa eta natura ingurunearen kudeaketa.


Elikagaien industria arloa 

  • Erdi mailako teknikari ikasketak: Elikagaien eraldaketa.
Lanerako prestakuntza  

Profesionaltasun ziurtagiriak, pertsona aktiboen etengabeko prestakuntza eguneratzea, langabetuentzat ikastaroak, enpresen barne-prestaketa eta abar.

Lan poltsa   

Besteren kontura lana aurkitzea errazten dute, hau da, lana eskatzen duenaren eta eskaintzen duenaren arteko zubi lanak egiten dituzte.

Barnetegia eta jangela   

Astelehenetik ostirala arteko egonaldia egiteko egoitza dute eta baita jangela zerbitzua ere.

Garraioa   

Astelehenetik ostirala arteko garraio zerbitzua Villabona-Zizurkil tren geltokira joan-etorriak egiteko. 

Bestelakoak   

D eredua, Dual formatua, Erasmus +, bekak, Global Training eta Agenda 2030. 

Fraisoro Eskola LHII

Helbidea. Elbarrena auzoa, 12, Zizurkil.
Telefono zenbakia. 943 69 21 62.
Webgunea. Fraisoroeskola.eus
Emaila. fraisoro@fraisoroeskola.eus
Sare sozialak. Facebook, Instagram, Youtube eta X

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!